NAFARROAKO ZURGINTZA
ELAk KPIren igoera lortu du eta lan-istripuagatiko bajaren osagarria hobetu du

ELAk 3 urterako (2023-2025) berritu du Nafarroako Zurgintzaren hitzarmena, Nafarroako 2023, 2024 eta 2025erako KPIaren soldata-igoerarekin. Zehazki, soldata-igoera %6,4koa izango da 2023rako, %2,9koa 2024rako, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako atzerapenen ordainketa barne, eta 2024ko Nafarroako KPIa 2025erako.
Era berean, hitzarmenak aplikazio-lehentasuna ematen dio Estatuko hitzarmenaren gainetik, ultraaktibitate mugagabea ezartzen du, eta hobekuntza sozial garrantzitsuak lortzen ditu. Gizarte-onura horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: lan-kontingentzien ondoriozko bajetan soldata hobetzea (tauletako soldataren % 100 izateaz gain, nominako gainerako kontzeptu arrunten % 50 ere igo da), izatezko bikotearen erregistroa 20 egun naturalera handitzea ezkontzarekin parekatuz, lehen mailako senideei tratamendu onkologikoetara laguntzeko lizentzia handitzea, eta aseguru-poliza 60.000 arte handitzea.
ELAk, sektoreko lehen sindikatuak (% 40ko ordezkaritza), positiboki baloratu du hitzarmen honen edukia. Era berean, sindikatuak ezinbestekotzat jotzen du plantillak antolatzea, eta hori da bere lan-baldintzak hobetzen jarraitzeko bermerik onena. Sinadura horrekin, ELAk berriro erakutsi du negoziazio sektorialarekin duen konpromisoa, eduki onak daudenean.