ELAk Lan Ikuskaritzan salatu du Azkoiengo Tafame Centro Logistico enpresako hauteskunde sindikalen manipulazioa

2021/03/23
Sindikatuak bere hautagaitza publiko egin eta berehala, enpresa presioa egiten hasi zen ELAtik aurkeztutako 13 hautagaietatik 11 erretiratzea lortu zuen arte. Askatasun sindikalaren aurkako eraso argia dela salatu du ELAk, UGTko hautagaiek ez baitzuten enpresaren presiorik jasan.

ELAk salatu duenez, Peraltako (Nafarroa) Tafame Centro Logístico enpresan egingo diren hauteskunde sindikalek ez dute partaidetza-bermerik izango, enpresak esku-hartu baitu emaitza baldintzatzeko.

Sindikatuak joan den urtarrilean hauteskundeak deitu zituen, langileen lan-baldintzak hobetzeko euren burua aurkeztu zuten 13 pertsonez osatutako hautagaitzarekin.

Hautagaitzak publiko egin ziren unean, enpresak 13 horietatik 11 erretiratzera behartu zituen, horrela hautagai zerrenda osoa baliogabetuz. Askatasun sindikalaren aurkako eraso argia da, hautagaitza aurkeztu zuen beste sindikatuko hautagaiek, UGTkoek, ez baitzituzten enpresaren presioak jasan.

"Onartezinak dira oinarrizko eskubideen aurkako jarduera hauek, eta horregatik Lan Ikuskaritzaren aurrean salatu da gertatutakoa", azpimarratu du ELAk.