ELAk Lan Ikuskaritzan salatu du Conasa langileak ordezkatzen ari dela Nafarroako Gobernuaren euskarri informatikoko zerbitzuaren greban

2022/10/27
Nafarroako Administrazioaren euskarri informatikoan zerbitzua ematen duen Conasako plantillaren % 70 baino gehiago gelditu egin da bere lan baldintzak defendatzeko, Nafarroako Gobernuak erabaki baitu hitzarmen kolektibo okerragoa aplikatzea behar zailea azpikontratazioa merkeagoa atera dakion.

Nafarroako Administrazioaren euskarri informatikoan zerbitzua ematen duen Conasako plantilla greban dago astearte honetatik, urriaren 25etik, bihar arte, Nafarroako Gobernuak zerbitzu hori lehiaketara ateratzea erabaki duelako, eta pleguan berariaz ezarri duelako Conasak estatu mailako hitzarmen kolektibo bat aplika dezakeela, gaur egungoak baino lan baldintza txarragoak dituena. Hau da, Gobernuak Conasako langileen lan baldintzak okertu nahi ditu, azpikontratazioa merkeagoa atera dakion.

Greba batzordeak Lan Ikuskaritzara jo behar izan zuen atzo salaketa bat jartzeko, Conasa greban dauden langileak ordezkatzen ari delako. Horren ostean, ikuskatzaile bat enpresara joan zen dagokion akta egiteko.

Gaur, langileek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Gobernuaren aurrean, lizitazio hori bertan behera uzteko eskatzeko eta lan-baldintzak okertzeko inolako baldintzarik gabe berriro ere planteatzeko.

Bihar elkarretaratzea egingo dute Nafarroako Parlamentuaren aurrean, 9:00etan.