ELAk laneko azken heriotza deitoratzen du

2019/11/09
Benecke Kaliko-ko langile baten heriotzaren ondoren, sindikatuak enpresaren ezarritako lan-kargen handitzea salatzen du

ELAk jakin ahal izan duenez, Benecke kaliko (lehen Gorvi) enpresako langile bat hil egin da gaur, lan-istripu ez-traumatikoan. Lehenik eta behin, derrigorrezko ikerketa egin dadila eskatzen du sindikatuak, gertatutakoa argitu dadin.

 

            ELAk salatzen du enpresak azken urtean hartutako neurriak, atsedenaldien murrizketak eta lan-kargen handitzeak, produktibitatea langileen lan eta bizi baldintzen aurretik jartzen duen lan-eredu beltzarekin lotura zuzenda dutela.

 

             Azkenik, ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren  senide eta lankideei, eta Nafar langileriari dei egiten dio antolatu eta laneko ezbeharrak lantokietatik behingoz ateratzeko.