ELAk Larrialdetako langile baten aurkako erasoa salatzen du
Osasunbidearen zuzendaritzak arduratu behar du eta psikiatra baten presentzia bermatu behar du zerbitzu arriskutsuenetan. ELAk Ospitaleen larrialdetako langile baten aurkako erasoa salatzen du, eta langile hori eta bere lankideekiko erabateko elkartasuna adierazten du. Erasoa urriaren 24ean gertatu zen. Bide batez, ELAk salatzen du protokoloak ez direla ia inoiz betetzen. Bestetik, ELAk aldarrikapen historikoa berreskuratu nahi du: psikiatra baten presentzia iraunkorra arriskutsuenak diren zerbitzuetan. Gauzak horrela, ELAk uste du Ospitaleen Zuzendaritzak gai honetaz arduratu behar duela ahalik eta lasterren, eta langileek pairatzen dituzten egoera latzak konpondu behar ditu.