ARCELOR MITTAL (LEGASA ETA AGURAIN)
ELAk lortu du enpresak atzera botatzea Enplegu-Erregulazioko Espedientea

ELAren borroka sindikalak bere fruituak eman ditu Arcelor Mittalen. Sindikatuak uztailaren 1etik aurrera greba mugagabea deitu duenez, gaur goizeko bitartekaritzan enpresak sindikatuari jakinarazi dio bertan behera utziko duela mahai gainean zegoen Enplegu Erregulazioko Espedientea. Zuzendaritzak apirilean iragarri zuen 33 eta 40 kaleratze artean egingo zituela eta Legasako lantokia ixteko asmoa zuela.
ELAk adierazi du kontsulta aldiko bileran agerian geratu dela ez dagoela arrazoirik lantokia ixteko, eta horrek agerian utzi ditu, dioenez, "enpresaren inkoherentziak".
Joan den astelehenean, ekainaren 23an, akordiorik gabe amaitu zen negoziazio epea; hala ere, enpresak kaleratzeekin jarraitzeko asmoa zuenez, langileek greba mugagabea deitu zuten uztailaren 1etik aurrera.