ELAk martxoaren 6ko tortura ikertzeko manifestazioan parte hartzeko deia egin du

ELAk dei egin die bere militanteei, langile guztiei eta gizarteari, oro har, Nafarroako Torturatuen Sareak martxoaren 6an, larunbata, Iruñean deitutako manifestazioan parte hartzera.
Beharrezkoa da tortura ikertzea, aitortzea, erreparatzea eta, batez ere, ez errepikatzea, martxoaren 6an Iruñeko Baluarte Plazatik 17: 30ean aterako den manifestazioak eskatzen duen bezala. Horregatik, ELAk manifestazio horretan parte hartzera deitzen du.