ELAk Martxoaren 8ko greba feministari bultzada emateko Iruñerriko eta Tuterako asanbladetan parte hartzen du

2018/03/02
Dozenaka emakume langileek egun horretako mobilizazioak eta lanuzteak nola antolatu eztabaidatu dute.

ELAk Martxoaren 8ko greba feministari bultzada emateko Iruñeko eta Tuterako asanbladetan parte hartu du azken egunotan. Iruñean, 40 emakume (denak ELAkideak) bildu ziren Burlatako Kultur Etxean, atzo martxoaren 1ean, egun horretako mobilizazioak eta lanuzteak nola antolatu eztabaidatzeko, eta erabili behar diren argudioak ehuntzeko (batez ere, beste esparruetan, kontsumo, zaintza lanetan eta abar).

Bestalde, Tuteran ere emakume langileetako talde bat elkartu zen, Erriberako M8ko Plataformak deituta, eta ELAkideak diren emakume askok parte hartu zuten. Erriberan ere, Martxoaren 8ko lau orduko greba aurrera aterako dugula argi eta garbi geratu zen.