ELAk merkataritza lan-esparru bat proposatzen du merkataritzan igande eta jai egunak egun baliogabetzat emateko
Azken urtetan igande eta jai egunetako irekitzearen egoera horrela laburtu dezakegu: Enpresariek dendak zenbat eta noiz irekiko duten aukeratzen dute eta Nafarroako Gobernuak aukeratutako egunak irekitzea baimentzen diete.
ELAren ustez, 4 urte hauetan ez da aldaketa esanguratsurik egon, eta gaur egungo Gobernuarentzat (beste aurrekoentzat bezala) sindikatuok ez gara eragile adierazgarriak erabakiak hartzeko. Era berean, Estatuko Gobernuaren inposaketa delakoaren argudioarekin, Nafarroako Gobernuak erabateko ekintza falta jarrera batean kokatu da, nahiz eta, bere diskurtsoa irekieraren kontrakoa dela esan.
Egoera honetan ELAk esparru-akordio bat proposatzen du Nafarroako merkataritza eta saltegi handien sektorean, lan banaketa astelehenetik larunbatera ezartzeko eta igandeak eta jai egunak egun baliogabeak izendatzeko.
Esparru-akordio batek daukan indar legala hitzarmen batena bezalakoa da (esparru-akordioak sektore ezberdinetan eragina daukalako). Beraz, hau sinatutakoan, enpresa guztiek eta hauen langileek derrigorrez bete beharko duke. Proposamen hau bete ahal izateko, beharrezkoa da sindikatu eta enpresen ordezkaritzaren gehiengoa.
ELAren ustez tresna honekin ez dago arrazoirik orain bezala ezer ez egin gabe jarraitzeko. ELAk beste sindikatuei deialdia luzatzen die aliantzak lantzeko proposamen hau benetako akordio bihurtzeko.
Azkenik, patronalaren ezezkoa baldin badugu, sektoreko langileak antolatzera animatzen ditugu, ELAk argi dauka langileak helburu honen inguruan elkartzen badira, geldiezinak izango direla.