ELAK milaka lanpostu publiko berehala kontsolidatzea eskatzen du

2019/02/12
11.000 langile publiko baino gehiago dira behin-behineko kontratua dutenak Nafarroako administrazioan

 

Nafarroako enplegu publikoaren egoera oso larria da. Egoera ikusirik, eta azken urtetako lanari jarraipena emanez, ELAn kanpaina bat jarriko dugu martxan 11.000 lanpostu publiko berehala kontsolidatu daitezen eskatzeko.

Hona hemen bizi dugun egoera larria islatzen duten zenbait datu:

-Europar Batasunean langileen %20 langile publikoak dira; Nafarroan estu estu iristen da % 12ra.

-Ia 15.000 langile daude gureanm azpikontratatuta beharrezkoak diren zerbitzu publikoak aurrera eramaten.

-Gaur egun, 10 langiletik ia lau behin-behineko egoeran daude. Hau da 11.000 langile baino gehiago daude egoera prekarioan:

-Osasungintzan: %45

-Irakaskuntzan: % 40

-Udaletxeetan: 33%

-Nukleon: %45.

Gaur egin, gure instituzioetako kontratazioen behin-behinekotasuna arazo sistematikoa da; kasu askotan iruzurrean oinarrituta egindako kontratuak dira gainera. Are gehiago, sektore publikoan behin-behinekotasuna pribatuan baino handiagoa da.

Datu haue argi uzten dute saldu nahi diguten arealitatetik oso urrun gaudela. Lana betiko eta baldintza duinekin izango duen langile publikoaren irudia faltsua da oso. Erealitatea oso bestelakoa da, funtsean, gaur egin bizi dugun erealitateak ez dauka zerikusirik saldu nahi diguten irudi horrekin. Adibedeak nonhai ditugu: euskal sektore publikoan zaintza bezalako esparrua aurkitu dezakegu, %90an pribatizatuta dagoen esparrua hain zuzen ere; ehundaka langile publiko daude behin-behineko egoeran hartzen dutenak erretiroa; astero astero ehundaka kilometro egiten dituzten langileak aurkitu ditzakegu lanaldi partzialean eta 1.000 eurotik oso urrun geratzen diren soldaten truke lanean; urte hamarnaka kontratu sinatzen dituzten behin-behineko langileak ditugu…

Agintariek erealitate hau ezkutatu nahi dute, lanpostu murritzeko EPE deialdiak iragarriz. Hauek partxe hutsak dira, ekintza propagandistikoak baino ez; ez dute balio behin-behinekotasunaren arazoa konpontzeko, ezta pribatizazioaren aldeko apustua eta enplegu publikoa suntzitseko dagoen erabaki estrukturala iraultzeko ere.

Egoera honen erantule direla ere ezkutatu nahi dute. Oinarrizko arauak, defizit helburua eta gastu arauak betetzearen aitzakia hartuz (ez dugu ahaztu behar beraiekin adostutako erakiak direla), kapitalari lan zikina egiten diote sektore publikoan negozio esparruak bilatzeko. Horretarako, eskura dituzten tresna guztiak erabiltzen dituzte: langile publikoei zilegitasuna kentzen diete, lan-baldintzak prekarizatzen dituzte, behin-behinekotasuna modu masiboan erabiltzen dute... Aski frogatuta geratu da hori Euorpako Auzitegiek berriki ezagutzera eman dituzten epaiekin. Froga gehiago daude. Gogaratu, Auzitegi Gorenak Osakidetza zigortu zuela behin-behineko kontratazioan iruzurra egiteagatik eta hemengo epaitegiak Iruñeko Udaletxeko haurreskoletan kontratazio iruzurra egiten dutela onartu du.

Nafarroako Kontuen Ganberak argitaratutako informearen arabera Nafarroako Administrazioan 3.000 lanpostu suntsitu dira azken bost urteetan.

ELAn egoera iraultzeko lanean jarraitu nahi dugu. Argi eta garbi azalerazi nahi diegu gure agintariei ezinbestekoa dela egoera prekarioan dauden 11.000 langile publiko horiei irtenbidea ematea.

Horretarako ELAk honako proposamena helarazten du:

1.- Suntsitutako enplegua berreskuratzea eta beharrezkoak diren lanpostu berri guztiak sortzea, zerbitzu publikoen kalitatea bermatzeko beharrezkoak diren giza-baliabideak bermatuz.

2.- Enplegu publikorako eskaintza deialdi masiboak panteatzea, aurrez aipaturiko lanpostu guztiak deitzeko eta behin-behineko egoeran dauden 11.000 langile horien egoera egonkortzeko.

3.- Behin-behineko langileen egoera egonkortzeko aukera emango duten formulak adostea.

-Nafarroan gaikuntza legalak ezartzea kontsolidazio bermeekin.

-Esparruz esparru egonkortze prozezu selektiboak adostu, lan egindako urteak esperientzia eta ezagutza kontuan hartuz.

4.- Behin-behineko kontratazioaren abusuzko erabilera hau ez errepikatzeko beharrezkoak diren neurriak ezartzea eta betetzen ez dituzten instituzioei isunak eta zigorrak ezartzea.