ELAk Nafarroako Administrazioan behin behineko kontratuekin beharrean ari diren milaka langileren kontsolidazioa premiazkoa dela adierazi du

2021/11/17
15.000 langile baino gehiago dira behin behinekoak direnak, beraz Nafar Gobernuak hartutako erabakiak urrun daude arazoa konpontzetik

Gaur egin den Mahai Orokorreko bileran, ELAk adierazi du Madrildik baldintzatuta datozen lan eskaintza publikoak ez dituela babestuko. Erreposizio eta estabilizazio tasek Nafarroan daukagun arazoa areagotzen dute, hemen erabakitzeko eskubidea urratzen baitute.

Nafarroako Gobernuaren proposamena, 1160 plaza ateratzea, oso urria da. Gobernua ez dago prest aurrerapauso orokor, egiazko eta eraginkorrik emateko behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten sektore publikoko 15.000 langile baino gehiagori enplegua kontsolidatzeko.

Nafarroako Gobernuaren jarrera ikusita, ELAk bere aldarrikapenak mahai gainean jarri nahi ditu berriro:

  1. Nafarroako Gobernuak eta hura sostengatzen duten alderdi politikoek behar diren urratsak egin ditzatela arau-aldaketak bultzatzeko (hemen eta Madrilen), aparteko kontsolidazio -prozesuak abian jar daitezen.
  2. Kontsolidazio -prozesu horiek administrazio guztietan eta gure herrialdeko sektore publiko osoan egin behar dira. Bermatzaileak, nahitaez bete beharrekoak eta sindikatuekin negoziatu eta adostutakoak behar dute izan, behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten 15.000 langile baino gehiagori enplegua bermatzeko.
  3. Kontratazioan behin-behinekotasuna gehiegikeriaz erabiltzeari amaiera ematera behartzen duten mekanismoak artikulatzea.

ELAk beharrezko mobilizazioak bultzatzen jarraituko du behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten Nafarroako sektore publikoko 15.000 langileen benetako kontsolidazioa lortu arte.