Nafarroako Gobernuak argitu behar du zer administrazio-eredu duen gogoan Enplegatu Publikoaren Estatutua erreformatzeari ekin baino lehen

2017/12/15
ELAk Nafarroako Gobernuari eskatu dio Barne kontseilariari estatutu hori ez aldatzeko, gehiengo sindikalaren adostasuna lortu gabe. Gaur egin den Mahai Orokorraren bileran ELAk gaitzetsi ditu Enplegatu Publikoaren Estatutua aldatzeko Gobenuak hartu duen moldea eta aurkezturiko alegazioak, haietako anitzetan ez baita zehaztapenik azaldu, eta besteetan desadostasunak daudelako testuaren lantaldeko kideen artean.

ELAk exijitu dio Nafarroako Gobernuari gogoko duen administrazio-eredua azaltzeko, Enplegatu Publikoaren Estatutua erreformatu aitzinetik; eta Barne Departamentari eskatu dio estatutu hori ez aldatzeko, gehiengo sindikalaren adostasunik gabe.

ELAk salatu duenez dokumentu osoa asmoez beterik dago, baina proposamen zehatzik gabe; eta garrantzia handieneko gaiak, sindikatuek aurkeztu dituztenak, ez dira oraingoz aztertu. Beste behin ere adierazi duenez ELAk berriro dio ez datorrela bat langileen baldintzak Barne Departamentuak izendaturiko teknikari batzuen esku uztearekin, baldintzak negoziatzea ez dela izan behar talde horren ardura, Administrazioaren eta sindikatuen arteko zeregina baizik.