Nafarroako landare kontserbak

ELAk Nafarroako hitzarmen sektoriala aldarrikatu du beste behin San Adrianen egindako batzarretan

2025/05/15
ELAk, aldarrikapen historikoari jarraituz, asanbladak egin ditu gaur sektoreko ordezkariekin.

ELAk beste behin ere Nafarroako hitzarmen sektoriala aldarrikatu du landare kontserben sektorerako gaur San Adrianen egindako ordezkarien batzarretan.

Gaur egun sektorean estatu mailako hitzarmena dago indarrean, lan balditza prekarioak ezarriz. Hala, Nafarroako batez besteko soldata 30.000 euro baino gehiagokoa den bitartean, estatuko hitzarmenaren kategoria ohikoena, "laguntzailea", ez da 18.000 eurora ere iristen 2025ean. Era berean, ELAk salatu du pertsona askok aldizkako kontratu finkoekin edo "denboraldika" lan egiten dutela, eta, beraz, urteko diru sarrerak nabarmen jaisten direla kasu horietan.

ELAren ustez, bidezkoa litzateke Nafarroan sektore mailako hitzarmena negoziatzea. Gainera, orain une aproposa da: Langileen Estatutuaren 83.2 artikuluaren 2024ko aldaketak probintzia- edo autonomia mailako hitzarmenak negoziatzeko aukera ematen du, patronalak hala nahi badu.

Hori dela eta, ELAk gaur egin dituen batzarretan Nafarroarentzako hitzarmen kolektibo sektorialaren alde egin du, eta horren negoziazioari esker, langileek Nafarroako kontserba sektorearen interesak gero eta gutxiago ordezkatzen dituen estatuko hitzarmenaren baldintzak hobetuko lituzkete.