ELAk Nafarroako lan ezbeharren odolustea geldiaraztea eskatu du

ELAk jakin ahal izan duenez, gaur, irailak 8, langile bat hil da orga jasotzaile batek harrapatuta, Olaztiko (Nafarroa) Cementos Portland enpresan. Sindikatuak ikerketa sakona egitea eskatu du, ezbeharraren arrazoiak eta erantzukizunak zehazteko.
Aurten, honez gero 12 pertsona hil dira lan-istripuz Nafarroan, 55 guztira Euskal Herrian. 2012tik, laneko ezbehar tasa %30 igo da, eta laneko heriotzak (%40) gertatzen dira enpresek ez dutelako segurtasun neurririk. “Erreakzionatu beharrean, patronala isilik geratzen da behin eta berriz, eta Nafarroako Gobernuak baliabide publikoak esleitzen dizkio CEN, UGT eta CCOOen Prebentzioko Lurralde Ordezkariaren figurari, NOPLOI eta Lan Ikuskaritza baliabide faltagatik kolapsatuta mantentzen dituen bitartean”.