ELAk Nafarroako Lan Sarearen diru-laguntza salatu du elkarrizketa sozialeko kideei mesede egiteko

2021/06/02
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako 866/2021 ebazpenak 99.000 euro bideratzen ditu UGT, CCOO eta Patronalaren onurarako ELAk, Nafarroako Lan Sarearen Gobernu Kontseilutik kanpo dagoen sindikatu bakarrak, diru-laguntza mota hori kentzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari.

Lan Sareak 866/2021 ebazpena argitaratu du NAOn. Ebazpen horren bidez, 99.000 euro bideratu dira "gizarte-elkarrizketaren eta negoziazio kolektiboaren arloko 2021eko prestakuntza-programetarako diru-laguntzetara".

Zentzu horretan, gogoratu behar da denbora luzez elkarrizketa sozialak diru publikoarekin UGT, CCOO eta CEN finantzatzeko balio izan duela, soldatak, lokalen gastuak... ordaintzera iritsiz.

Aurreko legegintzaldian, Nafarroako Lan Sarearen Gobernu Kontseiluan parte hartzeko aukera handitu nahi izan zuen Gobernuak, ELA eta LAB sartu ahal izateko. ELA izan zen organo horretan sartzeari uko egin zion sindikatu bakarra, Gobernuak ez baitzuen NLren funtzionamendua aldatu nahi. 866/2021 ebazpenak berresten du NLk bezero-eredu bat mantentzearen aldeko apustua egiten jarraitzen duela.

Hori guztia dela eta, ELA sindikatutik Nafarroako Gobernuari eskatzen diogu horrelako diru-laguntzak ezaba ditzala.