Nafarroako Polizia-Legearen inguruko proposamena aurkeztu du ELAk

2017/05/10
Nafarroako Polizia-Legearen inguruko proposamena aurkeztu du ELAk
ELAren iritziz egoera desblokeatu egingo luke Polizia-Legearen Aurreproiektua aurreproiektua erretiratzeak. Parlamentuan emendakinen epea zabaltzeko hartutako erabakiak, ordea, ez du egoera hau konponduko. ELAk bestelako polizia-eredua behar du: polizia hurbila; profesionala; zibila; genero ikuspuntua kontuan hartuko duena eta herritarron hizkuntza eskubideak bermatuko dituena. Proposamenaren aurkezpenean Foruzainek eta Udaltzainek hartu dute parte Iruñean.