FORU OGASUNA

ELAk positibotzat jo du Parlamentuaren arau aldaketa eta negoziazio mahaia irekitzeko eskatu du

2024/09/25

Ogasuneko Langileen Batzordeak positibotzat jotzen du produktibitate-osagarriaren % 15a Foru Ogasuneko langile guztiei zabaltzea ahalbidetzen duen arau aldaketa. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek gogorarazi dute langileek egindako mobilizazioetan izandako inplikazioak ahalbidetu duela araudi aldaketa.

Ekonomia eta Ogasun departamentuari dei egiten diogu lehenbailehen negozia ditzan lege-aldaketa berriaren nondik norakoak, baita sindikatuon gainerako eskariak ere: lan-gainkargen azterketa, zergadunarentzako arreta eta ikuskaritza bezalako funtsezko zerbitzuetan langile kopurua handitzea, eta benetako behin-behinekotasuna % 8tik behera murriztea, batez ere Errentaren Kanpainan eragingo lukeena. Ordura arte, mobilizatzen jarraituko dugu.