ELAk bi ordezkaritik hiru izatera pasatu da VW Navarran jasotako bozkak bikoiztu ondoren
ELAk oso emaitza ona lortu du VW Navarran egindako hauteskunde sindikaletan. Hiru ordezkari lortu ditu, hau da, orain dela lau arte baino bat gehiago. ELAren emaitza horiek bi multzotan gertatu dira, bai tailerretan (459 bozka), zein bulegoetan (36 bozka). Guztira, 304 bozka gehiago. Azpimarratzekoa da, beraz, epe laburrean ELAk bere babesa hirukoiztu dezakeela.
Gauzak horrela, ELAk VW Navarrako langileen benetako alternatiba dela ziurtatu du, Nafarroako Metalgintza sektorean gertatzen den bezala.
VW Navarrako langileek ontzat eman dute ELAren proposamena, hau da, langileek argi utzi dute UGT eta CCOO sindikatuek ontzat eman nahi duten IX. hitzarmena bertan behera utzi nahi dutela. Izan ere, hitzarmen horrek kalteak baino ez lituzke eragingo: diskriminazioak areagotu, mailen arteko aldeak handitu, eta kategoria baxuenak hipotekatu.