ELAk Osasunbideako zeladore plazen prekarizazioa saihestu du

2021/06/17
Osasunbideak plazak aldatu nahi zituen, langileen baldintzak okertuz, eta, horrekin batera, osasun-zerbitzu publikoa.

2021eko martxoaren 23an, zeladoreentzako plazak argitaratu ondoren, plaza aukeratu behar zuten pertsonek ikusi zuten lanpostu batzuk destino finko eta definituetatik mugikortasuna zuten lanpostuetara igaro zirela, hau da, lanpostu desberdinak betetzeko plazetan bilakatu zituzten, "pool" deitutakoak.

“Pool” perfil horiek langileen lan-baldintzen prekarizazioa ezkutatzen du, ez baitago destinorik zehaztuta, eta egunero lanpostu desberdinetara bidera baitaitezke, arretaren kalitatea murriztuz.

Langileen ezinegona ikusita, ELAk bilera erronda bati ekin zion Osasunbideako zuzendaritzekin, pertsona horiek benetan aukeratu zuten lanpostua betetzeko duten eskubidea exigitzeko eta prekarietatea eta zerbitzuaren okerragotzea besterik ez dakarten plazak kentzeko.

ELAk egindako lan sindikalaren ondorioz, Nafarroako Ospitaleko Zunzendaritzak eskakizuei erantzun zien eta "pool" gisa definitutako lanpostu horiek hasierako egoerara itzultzeko konpromisoa hartu zuen.
Argi dago langile guztien lan-baldintzak aldatu eta pobretu nahi dituzten ekimenen aurrean, borroka sindikala dela horiek geldiarazteko tresna eraginkor bakarra. Izan ere, praktika horiek ez dira estamentu bakar batera mugatzen, Osasunbideako profesional guztietara baizik.