ELAk PAI programa bertan behera uzteko eskatu dio Nafarroako Hezkuntza Departamentuari

ELAren ustez, PAI bezalako programak kaltegarriak dira ikasleentzat, eta gogorarazi du atzerriko hizkuntza ere ikas daitekeela, munduko gainerako lekuetan bezala, ingelesez irakasten diren ikasgaietan gaitasun gutxiago eskuratu gabe eta zailtasun gehien dituzten ikasleak bereizi gabe.
Bileran Atzerriko Hizkuntzetan Ikasteko Programak arautzen dituen Foru Dekretuaren zirriborroari heldu diote. Izan ere, Foru Dekretu berri honekin, Gobernuak jarraipena eman nahi die Espainiako Estatuan eta Nafarroan hain eztabaidatuak diren programei, hala nola PAIri. Ikasleen gaineko ondorio negatiboez gain, programa horiek irakasleei ere kalte egiten dietela ziurtatu du ELAk. “Haien lan baldintzak nabarmen okertzen dira. Ingeleseko titulazioa lortzen ez duten irakasle finkoak lekuz aldatuko dira, eta aldi baterakoa enplegurik gabe geratuko da”, deitoratu du.