ELAk Nafarroako Polizien Legeari emandako ezetza berretsi du

2017/09/14
ELAk Polizien Legeari emandako ezetza berretsi eta 15/2015 Legean oinarritutako negoziaketa errealari hasiera emateko eskatzen du. Era berean, gogoratu du M.ª Jose Beaumontek sindikatu guztien gaitzespena jaso duela, sindikatuak bat eginik kontseilariaren jarrera agintzaile eta ez elkarrizketatzailearen aurrean.

ELAk gaur Foruzaingoaren Mahai Sektorialean aurkeztutako Polizien Legearen behin betiko testuari emandako ezetza berretsi du eta 15/2015 legean oinarriturik Gobernu eta sindikatuen arteko benetako negoziaketa prozesu bati hasiera emateko eskatzen du. Bileran Beaumont Kontseilariaren jarrera agintzailea eta diktatoriala izan da eta entzungor egiten du ELAren aportazioen aurrean. Sindikatu batek ere ez dio babesik eman aurkeztutako testuari, baina Gobernuak Parlamentura bidaltzeko asmoarekin jarraitzen du sindikatuen babesa ez izan arren.

ELAk alderdi politikoei eskatzen die ez onartzeko testu hau, ez baitu legea eragiten dien langileen sindikatuen babesik; gainera, Goi-agintariei mesede egin eta gehiengoaren lan-baldintzak okertzen ditu.

Gaurko Mahai Sektorialean argi geratu da komisaldegi batzuek bizi duten prekarietate egoera, aurreikuspen eza dela-eta urritik aurrera ez baitute langile nahikorik izango Altsasu eta Elizondo bezalako komisaldegietan dauden beharrak asetzeko. Beste behin ere, eta beharbada behin betikoz, argi geratu da Barne saileko talde honen ezgaitasuna Gobernuko sail hau zuzentzeko.