ELAk PPren lan erreformaren aurkako hitzarmena lortu du GrupoDesan, 28 egun greban egon ondoren
ELAk PPren lan erreformaren aurkako hitzarmena lortu du GrupoDesan, 28 egun greban egon ondoren. Comersin zenaren akordioak KPItik gorako soldaten igoera dauka eta UGTk eta CCOOek sinaturiko Metalaren hitzarmenaren malgutasuna kanpoan uzten du.
Grupodesaren zuzendaritzak eta enpresa batzordeak (ELAko 5 kide) sinaturiko enpresa-hitzarmenak PPren lan erreformaren elementu okerrenak indargabetzen ditu, eta datozen puntuak biltzen ditu:
- KPItik gorako soldata igoera
- Hitzarmenaren inaplikatzeko aukera baztertzen du
- Ultraaktibitatea mugagabea
- 5 urteko iraupena
- Eta Metaleko hitzarmenean jasotzen den malgutasuna desagertzen da
ELAk oso ongi deritzo akordioari, zeren azkenaldiko lan-erreformen alderdirik atzerakoienak kendu baitira, enpresak hitzarmena beteko duela bermatu da, eta soldata-igoerak KPItik gorakoak izanen dira. Sinatutako akordioari esker Grupodesako langileak Metaleko hitzarmenean ezarritako baino lan baldintza hobeagoak izango dituzte.
Grupodesako langileek 28 eguneko greba eginez akordio on bat lortu dute. Adibide garbia da: plantillak antolatzen direnean eskubideak eta soldatak berreskuratu daitezke akordio onen bidez.