Hezkuntza

ELAk ratioak jaistea defendatzen du, ikasgelak ixtearen ordez

ELAk ratioak jaistea defendatzen du, ikasgelak ixtearen ordez
Sindikatuak 2026-2027 ikasturterako sailburuak iragarritako 19 ikasgela publiko eta 14 itunpeko (horietatik 5 ikastolak) ixtea gaitzetsi du.

Hezkuntza Sailak hartu duen erabakia kontuan izanda, ELAk hezkuntza-ratioak jaistearen alde egin du, ikasgelak itxi beharrean. Sindikatuaren iritziz, jaiotza-tasa txikia pixkanaka eraldatuko da, ondorioz, irakaskuntzaren eta enpleguaren kalitatea hobetzeko aukera gisa aprobetxatu behar da.

ELAk kalitatezko zerbitzu publikoa izango den hezkuntza-eredu baten alde egin du, non euskararen gutxieneko ezagutza bermatuko den. Ikastolak aitzindariak izan dira apustu horretan frankismo garaitik, eta haien zeregina garrantzitsua da oraindik euskara berreskuratzeko.

Eredu hori lortzeko bide luzean, ELAk Nafarroako lan-hitzarmenen alde egiten du, eta eskola-orduen murrizketa aldarrikatzen du, dozenaka lanpostu berri sortuko lituzkeena, ikastetxe zehatzetan egon daitezkeen galerak ekidituz.

Ildo horretan, ELAk, gehiengo sindikalarekin batera, 24-25 ikasturtean 4 greba egun bultzatu ditu sare publikoan, ratioen jaitsieragatik, soldaten igoeragatik, egonkortasunagatik eta gainkargaren jaitsieragatik. Gainera, gogoratu behar da Afapna, UGT eta ANPE sindikatuek osatutako gutxiengo sindikalak sinatutako akordioak ikasle/gela ratioa Estatuko lege batek orain planteatzen duena baino okerragoa dela.