Iruñako Udal berrian Berdintasun Atalak garrantzia galdu izana salatu du ELAk

2019/06/25
Alkate berriaren (Navarra+) lehen erabakiak lehentasunezkoa izan beharko lukeen berdintasun atalean atzera egitea eragingo du. Lehentasuna izan beharko luke berdintasunak udal gobernuan, ikusi besterik ez dago `La Manada´auziaren epaiketa berrikusi ostean epaileak ebatzitakoa, indarkeria matxista oso presente dago.

ELAk jendaurrean salatu du Enrique Maya Iruñako alkate berriaren lehen erabakietako bat, alegia, Berdintasun Atala Kultura Atalarekin bat egitearena. Gainera, Navarra+ko udal-gobernu berriak Hizkuntza Politikaren Atala kendu du, euskararen erabileraren aurkako neurritzat har daitekeena. Erabaki horiek atzerapauso handia dira hain beharrezkoak diren ataletan; batean euskararen ordenantza onetsi berri delako, eta bertzean, berdintasunaren arloan, `La Manada´ judizioaren epaia berraztertu ondoko testuingurua oso kontuzkoa delako.

Izan ere, mota horretako sexu-eraso bat Auzitegi Goreneraino iritsi behar izateak abusuaren hasierako kalifikazioa zuzentzeko argi erakusten du zein punturaino den beharrezkoa berdintasunaren atala. Alkate berriak, ordea, atal horretan teknika berriak sartzea galarazi du. Hori dela-eta, ELAk neurria salatu du, berdintasun-politiken aurka doalako.