ELAk salatu duenez Tuterako ospitaleko zeladoreen lan-baldintzak txarrak dira, batez ere Larrialdietan

2018/10/19
ELAk eskatzen dio Osasunbideari ratioen azterlan bat egitea, plantilla eta beharrizanak elkarri egokitzeko

Tuterako Reina Sofia Ospitalean, batez ere Larrialdi Zerbitzuan, zeladoreek dituzten lan-baldintza txarrak jakitera eman nahi ditu ELAk. Adibide batzuk jartze aldera, eriak eramateko andak zaharkiturik geratu dira, eta haiek gidatzea zaila eta traketsa da, eta horren ondorioz lesioak eta istripuak eragiten zaizkie langileei, eta eragozpenak gaixoei.

Antzeko zerbait gertatzen da oheekin. Oheen kasuan berriak badira ere, ez dabiltza behar bezala, eta osasun-eragozpenak eragiten zaizkie maneiatzen dituztenei. Hori dela-eta, azkenaldian zeladoreek osasun-arazoak pairatu eta sarritan bajak ere hartu behar izan dituzte.

Lan-baldintza txarrak izateaz gain, lan-kargak handitu dizkiete. Alde horretatik, larrialdietako zerbitzuan izugarri handitu dira, eta zeladoreen kidegoa da ugaldu ez den kidego bakarra. Eta bitxia bada ere, zenbait egunetan pertsonaleko laguntzaileak ekartzen dituzte, zeladoreak izan ezik.

ELAk apustu egiten du osasun publiko eta kalitatezkoaren alde. Osasun publikoa nafarren eskarien araberakoa izan behar da, eta oraingo honetan Erriberako herritarren araberakoa.

ELAk Pertsonaleko Batzordean azaldu ditu aipaturiko kexak, ea lehenbailehen eskatzen zaien Tuterako Reina Sofia Ospitaleko Zuzendaritzari eta Osasunbideari egoera jasangaitz hori konpontzeko moduko neurriak hartzeko:

1.- Zerbitzupeko langileen osasuna kontuan hartzea. Eta osasunean eragin dezaketen faktoreak begiratu eta kontrolpean izatea.

2.- Plantillaren osasun-arazoak sortzen dituzten arazo teknikoak konpontzea.

3.- Ratioen gaineko xehetasunezko azterlan bat egitea, gero eta erabiltzaile gehiagoren eskariari aurre egiteko zeladoreen kidegoa kopuruz eguneratzeari begira.