ELAk salatzen du Lizarrako Ospitaleko erizainen gainbegirale baten kargubabetze arbitrarioa eta justifikaziorik gabekoa

ELAk salatzen du Lizarrako Ospitaleko erizainen gainbegirale baten kargubabetze arbitrarioa eta justifikaziorik gabekoa eta zigortzat jotzen du neurri hau bere nagusiari aginduak idatziz eskatzeagatik.
Kargugabetu duten erizainak 17 urte baino gehiago daramatza Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalean solairuko erizainen gainbegirale lanetan, eta lankideen arabera, oso modu eraginkorrean. Baina nagusiaren aginduen arbitrariotasuna dela-eta, erizain honek aginduak idatziz emateko eskatu zion; eskaera honek kargugabetzea ekarri du “ustezko” konfidantza ezagatik. Konfidantza falta hau ez da ez frogatu ez dokumentatu.
Kargugabetutako erizainaren lankideak, neurri honen kontrako sinadurak biltzeaz gain, zuzendaritza taldearekin bildu dira. ELAk salatzen du, gainera, erabaki hau bermatzen duen dokumentaziorik aurkeztu ez izana eta 17 urtetan zehar egindako lana kontuan hartu ez izana.