ELAk salatzen duenez Nafarroako Ospitaleguneak 6. solairu orokorreko pertsonala behartzen du arrisku handiko infekzio-gaixotasunetako atalean parte hartzera
Ospitaleguneko Zuzendaritzak 6. solairu orokorreko pertsonala behartu nahi du arrisku handiko infekzio-gaixotasunetako atalean parte hartzera. Erabaki horrek agerian utzi du Osasunbidearen plangintzarik eza, zeren orain dela urtebete espezialitate hori Nafarroako Ospitale zaharretik Ospitaleguneko 6. solairu orokorrera aldatu baitzen.
Erabaki horren ondorioz zalantzaz beterik daude solairu horretako langileak, zeren atal horretan artatzen diren eritasunak arrisku handikoak izan daitezke beren osasunarendako eta beren etxekoen osasunarendako. Bidenabar oroitu beharrekoa da zerbitzu horretan diharduten langileak behin-behinekoak direla %96an, eta duten lan-karga gehiegizkoa dela.
Horregatik guztiagatik ELAk Osasunbidea premiatzen du erabaki hori zuzentzera.