ELAk sektore publikoko Icetaren Lege Proiektuari aurkeztutako zuzenketak publiko egiteko eskatu du

Azken asteetan, ELA harremanetan egon da alderdi politikoekin, zuzenketetan honako neurri hauek sar daitezen eskatzeko: birjarpen-tasak kentzea, gure herrialdean enplegu publikoaren arloko beharrak erabakitzeko, enplegu publikoaren suntsipena eta prekaritatea amaitzeko, enplegu publikoa sortzeko eta pribatizatutako zerbitzu publikoak lehengoratzeko; benetako finkatze-prozesuak eta prozesu bermatzaileak egiteko oztopo guztiak ezabatzea; eta egungo egoera ez errepikatzeko neurriak hartzea.
Era berean, ELAk hainbat bilera egin ditu kolektibo eta sindikatuekin, sektore publikoan mobilizazioa bultzatzen jarraitzeko, behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten 15.000 langile publiko baino gehiagoren enplegua kontsolidatzeko, zerbitzu publikoak indartzeko eta pribatizazioari ateak ixteko.
Lege-proiektua Legebiltzarreko izapidean dago orain, zuzenketak aurkezteko epean; epe hori hiru aldiz luzatu da, nahiz eta proiektu honek presako prozedurari jarraitzen dion. Luzapen berri honekin, zuzenketen tramitea irailaren 29an amaituko da -beste atzerapenik ez badago-.