ELAk sinatu zuen Nafarroako gozotegien hitzarmenak %8,25eko soldata igoera izango du 2023an

2023/01/23
Sektorean % 55eko ordezkaritza duen ELAk 2021aren amaieran hitzarmena sinatu zuenetik soldatak % 13,5 igo dira.

2021aren amaieran, ELAk (UGT eta CCOOrekin batera) Nafarroako Gozotegien Sektoreko Hitzarmen Kolektiboa sinatu zuen. Patronalak malgutasuna handitzeko zuen asmoak markatu zuen negoziazioa. Planteamendu hori atzera botatzeko eta lan baldintzetan hobekuntza handiak lortzeko, funtsezkoa izan zen plantillak aktibatzea eta mobilizatzea.

Hitzarmenak %8,25eko soldata igoera aurreikusten du 2023rako, KPIaren oso gainetik (2022ko abenduan % 6,4koa izan da). Guztira, 2021eko abenduan hitzarmena sinatu zenetik, gozotegien sektoreko hitzarmen kolektiboko soldata taulak %13,5 igo dira. Izan ere, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, “2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldirako, 2019tik 2022ra metatutako KPIen eta benetan jasotako soldata-igoeren (hau da, 2020an jasotakoaren ( % 0,8), 2021ean jasotakoaren ( % 1) eta 2022an jasotakoaren ( % 4,25) arteko aldea kalkulatuko da. Beraz, 2019-2022 aldirako % 6,05eko igoera izan da). Aldea langilearentzat positiboa bada, alde hori gehi % 1 ordainduko da tauletan, hori guztia kontsolidatuta. Aldea negatiboa bada langilearentzat, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden soldata-taulen gaineko % 1eko igoera ordaindu eta finkatuko da”.

Gainera, hitzarmen honek sektoreko langile guztiei aplikatzeko bermeak dakartza, eta enpresei bertan behera uztea galarazten die.