ELAk UGTren erabakia salatzen du, Nafarroako negoziazioa eraginik gabe uztea suposatzen duelako

2017/05/26
UGTk erabaki du Nafarroako zuraren hitzarmena ez sinatzea, honek “esparru estatala ahultzen duelako” ELA, CCOO eta LAB sindikatuek Nafarroako zuraren hitzarmena sinatu dute aste honetan, eta azken orduan UGTk ez sinatzea erabaki du, honek “esparru estatala ahultzen duelako”.

ELAk hitzarmena sinatzeko erabakia hartu du, beste edukien artean, Nafarroako Zuraren Hitzarmena lehenesten duelako, estatu-akordioaren aitzinetik. 2011ko lan-erreformak bide eman zion negoziazio kolektiboaren estatalizazioari; hortaz, ordura arte autonomietako hitzarmenen bidez negoziatzen ziren gaiak handik goiti estatu-hitzarmenen bidez negoziatzeko modukoak izanen ziren. Eta horretaz baliatzen dira orain UGT, CCOO eta patronala, Nafarroako negoziazio kolektiboa hutsaltzeko. Hala ere, hitzarmen honek estatalizazio-joera hori geldiaraziko du, zeren gure Zuraren Hitzarmena lehenetsiko baita, estatu-hitzarmenaren aitzinetik.

ELAren iritziz estatalizazioak Nafarroako langileen lan baldintzak okertzen ditu. Hori dela-eta, ELAk UGTren erabakia salatzen du, negoziazio kolektiboaren estatalizazioaren alde egiten duelako; Nafarroako negoziazioa ere eraginik gabe uztea suposatzen duelako.