ELAk urtarrilaren 30eko grebalarien aurkako neurriz kanpoko errepresioa salatu du

2020/02/03
ELAk urtarrilaren 30eko grebalarien aurkako neurriz kanpoko errepresioa salatu du
Sindikatuak elkartasuna adierazi nahi die zauritutako eta atxilotutako pertsonei. Greba eguna normaltasunez igaro zen, eta apenas izan zen istilurik. Hala ere, polizia-indarrek neurriz kanpoko ekintzak egin zituzten egunean zehar. Horregatik, sindikatuak elkartasuna adierazi die zauritutako eta atxilotutako pertsonei. ELAren ustez, urtarrilaren 30ean gertatu zen mobilizazio erraldoiaren gakoetako bat haren izaera baketsua izan zen. Horregatik, sindikatuak berretsi egiten du ekintza partehartzaile, baketsu, erakargarri eta irudimentsuen aldeko apustua, eta ez ditu babesten karakterizazio horri erantzuten ez dioten ekintzak eta ekimenak.