ELAk Volkswageni eskatu dio langileekin dituen konpromisoak betetzeko eta abagunea ez dezala baliatu baldintzak prekarizatzeko

2022/09/15
Nafarroako Volkswageneko ELAren atal sindikalak zenbait azalpen eman nahi ditu azken egunotan Landabeneko enpresari buruz argitaratutako albisteen inguruan, lantegiaren etorkizunari eta lanpostuei buruz zalantzak sortzeko langileak erabiltzen ari baitira.

ELAk nabarmendu nahi du orain arte ez duelako Volkswagen taldeko ahots nabarmenik adierazi langileak soberan daudela edo etorkizuan zalantzan dagoenik.  

Irailaren 8an, Europako Batzordearekin egindako bilera batean, VWko enpresa batzordeari jakinarazi zitzaion ekoizpen esleipenak 2023ko amaierara arte atzeratuko zirela, semikonduktoreen ekoizpenaren ezegonkortasunagatik. Beraz, lantegi jakin bati 50.000 auto edo gehiago esleituko zaizkiela esatea espekulazio interesatu hutsa da.

Volkswageneko zuzendaritzak behin baino gehiagotan adierazi du lantokiaren etorkizuna ziurtatuta dagoela plantillaren ahaleginei esker, egonkortasuna duela eta elektromugikortasunerako eraldaketarako oinarriak ezarri dituela. ELAk, beraz, zuzendaritzari eskatu dio hartutako konpromisoak bete ditzala eta ez dezala egoera hau aprobetxatu plantillaren lan baldintzak are gehiago prekarizatzeko.

Une honetan, ELA Nafarroako Gobernuari eskatutako bileren zain dago,  Landabengo lantegiak ESEPEak esleitzeko aurkeztu dituen proiektuak eta erakunde horrek lantegia, lanpostuak eta jasoko duten diru publikoaren fiskalizazioa defendatzeko egin behar duen lana ezagutzeko. Beraz, beldurra sortzeak lantegiko zuzendaritzari baino ez dio mesede egiten, bai hurrengo Hitzarmen Kolektiboari  begira, bai hauteskunde eta negoziazioari begira.