ZAINTZA SEKTOREA

ELAk Zahar Egoitzen Hitzarmenaren Mahaia deitu du, grebaren ostean negoziazioetan urratsak egiteko

2024/04/19
Sindikatuek, patronalek eta Nafarroako Gobernuak bilera egingo dute apirilaren 29an, ELAk eskatu bezala

Apirilaren 10eko greba arrakastatsuaren ondoren, ELAk uste du unea dela patronalei eta Nafarroako Gobernuari premiaz exigitzeko zahar egoitzetako langileen baldintzak hobetzea eta Estatuko Hitzarmenak ezartzen dien prekarietatetik aldentzeko planteamendu bat egitea.

Hiru urteko negoziazioen eta mobilizazioen ondoren, sektoreko langileek Nafarroako lehen Egoitzen Hitzarmena lortzeko borrokan sartuta eta konprometituta jarraitzen dute. Horregatik, ELA sindikatuak apirilaren 29rako deitu du mahaia.