ELAk Zangozako Smurfit Kappako hitzarmena sinatu du soldata igoera eta hobekuntza garrantzitsuekin

ELAk, 13 kideko batzordean 6 izanik, UGTrekin (4) eta CCOOrekin (1) batera sinatu du Zangozako Smurfit Kappa paper-fabrikaren hitzarmen kolektiboa berritzea.
4 urterako indarraldia duen hitzarmena da, lanaldia murrizten duena (4 ordu), lizentzia gehiago sortzen dituena eta horiek hartzeko egunak handitzen dituena, jaiegunetako plusa % 5 handitzen duena, orain arte plantillaren zati batek jasotzen zuen festetako plusa orain langile guztiek kobratuko dute, astebeteko eszedentzia sortzen duena eta erretiro partzialaren aplikazioa hobetzen duena.
Soldata-igoerari dagokionez, indarraldiko urte bakoitzerako KPIa ziurtatzeaz gain ( % 0,75 gehiago lehen urtean), aparteko bi ordainsariak % 100ean osatuko dira, 16 ordainsari oso izanik aurrerantzean.
ELAren ustez, ezinbestekoa da mobilizazioa lan-baldintzak hobetzea lortzeko. Gogoratu behar da Smurfit Kappako zuzendaritzak hasiera batean uko egin ziola hitzarmenaren berritzea negoziatzeari, eta blokeo horren aurrean plantilla mobilizatu egin zela. Mobilizazioa funtsezkoa izan da langile guztien lan-baldintzak hobetzeko hitzarmen honekin.