ELAK Sarrigurengo Siemens Gamesa Eolicako batzordean zeukan gehiengoa handitu du aukeratu beharreko 13 ordezkarietatik 9 lortuz

2021/04/28
ELAk gehiengoa handitzea lortu du SGRE Eólica SLn, Enpresa Batzordeko 13 postuetatik 9 lortuta; UGTk eta CCOOk, berriz 2na ordezkari lortu dituzte.

Gaur, apirilak 28 asteazkena, SGRE Eolikako langileek lau urtez Enpresa Batzordean ordezkatuko dituzten pertsonak aukeratu dituzte. Bozketek, nahiz eta langile gehienak telelana egiten duten Covida dela eta, parte hartze zabala izan dute. Bozkatzera deituta zeuden 373 langiletik 227 eman dute bozka, horietatik 160k ELA bozkatu du, 40k UGT eta 25ek CCOO.

ELAk historikotzat jotzen dituen emaitza hauek, Siemens Gamesak Nafarroan dituen batzordeetan sindikatuaren lidergoa sendotzeaz gain (48 postuetatik 31), sindikatuak sektore siderometalurgikoan lehen indar bezala sendotzea dakar.