ELAko Lurralde Kontseiluak babesa agertu die Sephorako grebalariei

2021/03/12
ELAk Lurralde Kontseilua egin du gaur sindikatuko lehen lerroko militantziarekin

ELAk sindikatuaren egitura eta lehen lerroko ordezkariak bildu ditu Lurralde Kontseiluan, sindikatuaren erronkak aztertzeko, murrizketak itzuliko diren testuinguru batean, eta Nafarroako egoeraren irakurketa egiteko.

Bileraren amaieran, Kontseiluak babesa eman nahi izan die Sephorako grebalariei eta kaleratu berri dituzten bi ordezkariei, lan baldintzak hobetzea exijitzeagatik.

Imanol Pascual Sindikatuaren Nafarroako koordinatzaileak grebaren garrantzia azpimarratu du, murrizketek eta erreforma antisozialek ezberdintasuna eta prekarietatea etengabe areagotzen duten testuinguruan. ELAk egiten duen kontrabotere-sindikalismoa da Sephora bezalako enpresei aurre egiteko gai den bakarra, eta greba da horretarako tresna.