APF eta SPFk Foru-Polizian deitutako erreferendumak ez du inongo zilegitasunik
ELAk errefusatzen du Foruzaingoko sindikatu korporatiboek indarrean dagoen Legea aldatzeko proposamena bozkatzeko antolatutako erreferenduma, bai Foruzaingoari eta bai Udaltzaingoari eragingo baitio. Hala eta guztiz ere, Foruzaingoko sindikatu korporatiboek (APF eta SPF) aldaketa hau onartzeko erreferenduma antolatu dute, polizietako beste kidegoetako langileak kontuan hartu gabe. Gainera ELAren ustez, erreferendum honen heburua nahita zehaztu gabeko akordioa sostengatzea da, arauen aldaketa ezezagun bati babesa emateko; honetaz gain, erreferendumak ez du bermerik, aurretik galdetu eta errefusatu zena galdetuko da eta murrizketa batzuen aplikazioaren mehatxupean, langileak derrigortzeko erabiliko dute proposamena atera dadin.
Egoera honetan, ELA ez dago ados Poliziaren legearen aldaketa berriro irekitzearekin, atzo egindako bozketari legitimitatea ukatzen diolako.
ELAk berriro dio: Polizia Legearen edukia atzerakoia da lan-baldintzak okertzen zituelako, malgutasuna areagotu eta arbitrarietate eta adiskidekeriarako atea irekitzen zuelako.
Azkenik, ELAk berriz ere adierazi nahi du prest dagoela Mahai Sektorialean negoziazioari ekiteko, oinarritzat 15/2015 Legea hartuta; helburua litzateke eskumen zabalagoak lortzea, horrekin batera beste indar polizial batzu murriztuko liratekeelarik. Horretarako Gobernuak LEP bidez lantaldea gehitzeko asmoa izan behar du, eta Estatuari galdegin behar dizkio Nafarroari dagozkion eskumenak. ELAren eredua da Foruzaingo integrala, gertukoa, profesionala, zibila, genero ikuspegia aintzat hartzen duena eta herritarren hizkuntz-eskubideak errespetatzen dituena.