Elkarretaratzea berdintasunaren eta Skolaeren alde

2021/05/19
Maiatzaren 18an ELA sindikatua, LAB, STEILAS, CCOO, UGT, ESK eta CGT-rekin batera manifestatu ziren Iruñeko Justizia Jauregi parean.

Sindikatuek babesa eman zioten Skolae programari, jaso dituen eta egun jasotzen jarraitzen dituen erasoen aurrean. Azkenekoa Auzitegi Gorenarena, programaren anulazioa errebokatzeko helegitea inadmititu ostean. 
Elkarretaratzean azpimarratu zen Skolae programaren helburua umeak berdintasunean heztea dela, inolako indarkeriarik gabe eta bizitzak eskeintzen dituen aukera guztiak aintzat hartuta.