Elkarretaratzea Iruñean, garraiolari baten azken lan-istripu hilgarria salatzeko

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT, Hiru eta ENHE sindikatuek elkarretaratzea egin dute Iruñeko Garraio Zuzendaritzaren aurrean, garraiolari batek ekainaren 21ean izan zuen azken lan-istripua salatzeko. 2021ean 28 langile hil dira, horietatik 6 garraiolariak. Hildako garraiolariaren senide eta lagunei babesa eta elkartasuna adierazteaz gain, sindikatuek kritikatu egin dute garraiolarien lan istripuak aintzat ez hartzea eta errepideko ezbeharren estatistiketan diluitzen saiatzea. Errealitate hori mingarriagoa eta larriagoa da, baldin eta, kasu honetan bezala, lan-istripua "heriotza naturalen" multzoan sartzen badute.
ELA, LAB, esk, STEILAS, CGT, Hiru eta ENHE sindikatuek adierazi dute garraiolariek ere lan istripuak izaten dituztela, gehienek lan baldintza txarren ondorioz. Prekarietateak hil egiten du, gidatze-egun luze eta gogorrek, atsedenik ezak, lan-karga handiek, presek eta enpresak sortutako presioek, bai eta errepideen eta ibilgailuen egoerak ere.
Agintariek garraiolarien funtsezko zereginetara jotzen dute maiz, baina gero ez dira haien lan-baldintzez arduratzen. Egoera prekarioak alde batera uzten dituzte, garraio merkea izan nahi baitute.