Emakumeei egindako 10 kontratik 4 baino gehiago lanaldi partzialekoak izan dira 2018an
Enplegu zerbitzu publikoak gaur argitaratutako datuek Nafarroan 33.115 pertsona langabezian izena emanda daudela erakusten dute. Hauetatik 19.778 emakumeak dira, % 59,7a. Bilakaerak erakusten du langabezia azken hilabetean 451 pertsonatan hazi dela, eta 2.180 lagunetan jaitsi azken urtean zehar.
Europako bataz besteko langabezia tasa baino askoz altuagoa. 33.115 langabetu daude Nafarroan, eta langabezia tasa % 11,7koa da, 28-EBekoa baino 4,9 puntu altuagoa (% 6,8koa da). Soilik Espainiar Estatutak eta Greziak dute langabezia tasa altuagoa.
Langabezian daudenen erdiak baino gehiagok ez du langabezia saririk jasotzen. Langabetuen % 52,9ak ez du inolako langabezia saririk jasotzen (17.290 pertsonek). Eta kotizaziopeko langabezia saria soilik % 30,2ak jasotzen du (9.866 langabetuk). Kotizaziopeko langabezia sariaren zenbateka, bataz beste, 863,1 eurokoa da Nafarroan. Gainontzekoek langabezia subsidioren bat jasotzen dute, 430 eurokoa.
Behin betiko 3 kontratutik 1 lanaldi partzialekoa da. Enplegu berri bat edo kontratu berri bat dutenen egoera ere gero eta okerragoa da: 2018an egin diren kontratu guztien % 93,2a behin-behinekoa izan da, eta % 30,7a lanaldi partzialekoa. Emakumeen kasuan lanaldi partzialeko kontratuak guztien % 43,5a dira. Behin betiko kontratuen kasuan, % 33,7a lanaldi partzialekoak dira.