Enplegu datuak

Emakumeen langabezia tasa gizonena baino 3 puntu handiagoa da Nafarroan

2024/10/25
Biztanleria Aktiboaren Inkestak argitaratutako enplegu-datuek erakusten dute langabezia zertxobait igo dela eta okupazioa mantendu egin dela.

Langabeziak datu negatiboak izan ditu hirugarren hiruhilekoan. 26.200 langabe egon dira, hau da, aurreko hiruhilekoan baino 1.100 pertsona gehiago. Gorakada emakumeen artean gertatu da, 2.200 langabe gehiago izan dira hirugarren hiruhilekoan. Gizonen artean, 1.100 langabe gutxiago daude. Langabeen kopuruaren gorakadaren ondorioz, langabezia-tasa %7,7ra igo da ( %9,2 emakumeen artean eta %6,3 gizonen artean). Gazteen egoera prekarioa aipatu behar da, langabezia-tasa %22koa baita.

Inkestaren arabera, 313.400 okupatu daude, eta horrek esan nahi du zertxobait jaitsi dela landunen kopurua (-400). Urte arteko datuei dagokienez, 10.000 landun gehiago egon dira, eta horietatik 7.100 industriakoak dira.

Kontratuen behin-behinekotasun-tasari erreparatzen badiogu, ikusi dezakegu ehunekoa ez dela ia mugitu azken hiruhilekoan. Tasa %17,2tik %17ra baino ez da jaitsi. Alde horretatik, emakumeek prekarietate handiagoa pairatzen dute, aldi baterako kontratuen tasa %18,3koa baita. Gauza bera gertatzen da partzialtasunarekin. Emakumeen %20k du horrelako kontratu bat; gizonen %4,9k soilik du kontratu partziala.

Enpleguaren datuak txarrak ez badira ere, egia da enpleguaren kalitatea oraindik ere ez dela ona. Milaka pertsona egoera prekarioan dauden testuinguru batean gaude: behin-behinekotasunak balio altuetan jarraitzen du, partzialtasuna ere ez da murrizten eta gazteek langabezia-ehuneko handia izaten jarraitzen dute. Gainera, egoera horrek neurri handiagoan eragiten die emakumeei, eta egoerak hirugarren hiruhilekoan okerrera egin duela adierazi behar da.