TENERÍAS OMEGA (LIZARRA-ESTELLA))

Enpresak ez du itxiko, jarduera mantentzeko bi erosketa eskaintza daudelako

2025/01/22
Tenerías Omegako Enpresa Batzordeak jakin du lanpostu guztiak iraungitzeko EEEa geldirik geratzen dela, jarduera mantentzeko bi erosketa eskaintza daudelako. Bi eskaintza dira, bi proiektu desberdinekin; bata 44 lanposturekin eta bestea 40 lanposturekin.

Enpresa Batzordeak hasieratik adierazi zuen itxiera kudeaketa eskasaren ondorio zela; lana zegoen eta eskaerak zeuden. Berregituraketa bat ere ez zen planteatu; bai enpresak eta bai Konkurtso Administrazioak hasiera-hasieratik ahalik eta azkarren itxi eta prozesua Fogasara bidali besterik ez zuten nahi izan, baina Batzordeak ez zuen horretarako aukerarik eman bere mobilizazioekin.

Orain epaileak erabakitzen duen eskaintzari itxarotea tokatzen da; gero 15 egun egongo dira alegazioak egiteko. Enpresa Batzordeak uste du albiste ona dela eskualdearentzat, baina ohartarazi du zuzendaritza berriarekin langileen etorkizuna negoziatzen jarraitu beharko dela.