Epaitegiak berretsi du BMk ez zuela prebentzio-araudia bete langile baten ezintasun iraunkorra eragin zuen lan-istripuan

2022/03/24
Epai honek berretsi egiten du Nafarroako Gobernuak enpresa prebentzioaren arloko arau-hauste larriagatik zigortzen zuen Foru Agindua, eta langileari etorkizunean erantzukizun zibilagatik kalte-ordainak eskatzeko bidea irekitzen dio

Iruñeko Monasterio de la Olivako BMko (Distribución Supermercados SLU) arrandegi sailean lan egiten zuen langileak istripu larria izan zuen, bertan pilatzen zen ur kantitate handiaren ondorioz irrist egin eta lurrera erori baitzen. Istripuaren larritasuna hain handia izan zen, ondorioz, GSINak ezintasun iraunkorreko pentsioa eman ziola langileari.

Epaiaren arabera, egiaztatuta dago enpresak ez dituela betetzen laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebeharrak, istripua langilea bere atalaren aurrean zegoen lurzorua oso bustita zegoenean labaindu baitzen.

Ebazpen judizialaren arabera, enpresak segurtasun-neurriak istripua izan ondoren hartu zituen, eta ikuskatzaileak egiaztatu zuen istripua gertatu zen arrandegiko zorua istripuaren ondotik aldatu egin duela enpresak, ez labaintzeko baldosa mota berezi bat jarriz. Horrek ez du esan nahi enpresa erantzukizunetik salbuetsita dagoenik, prebentzio-ekintza istripua gertatu baino lehen egin behar baitzen.

ELAk oso positibotzat jo du epai hau, etorkizunean erantzukizun zibilagatik kalte-ordainak eskatzeko bidea ireki baitio langileari, eta, aldi berean, laneko ezbeharren aurka borrokatzeko beharra berretsi du.