Erabat alferrikakoa da armadaren presentzia Iruñeko kaleetan

2020/04/03
ELAk uste du erabat alferrikakoa dela armadaren presentzia Iruñeko kaleetan. Bere helburu bakarra, gorputz humanitario bezala zuen irudia zuritzea da, funtzio hau, edozein armadaren azken helburuarekin bateraezina delarik.

ELAren iritziz, Iruñeak behar adina langile ditu ordena publikoa bermatzeko, konfinamendu neurriak betetzeko eta baita desinfekzio lan bereziak egiteko ere. Aurreko guztiagatik, armadaren presentzia Iruñeko kaleetatik erretiratzeko exijitu du ELAk.