UTE ALUMBRADO PAMPLONA

Erabateko jarraipena izaten ari da enpresa hitzarmenaren aldeko lehen greba eguna

2023/05/26
Gaur hasi dute eros ahalmena bermatuko duen enpresa-hitzarmen baten negoziazioan aurrera egiteko deitutako 9 greba egunetako lehena.

Iruñeko argiteria publikoa mantentzeaz arduratzen den UTE Alumbrado Pamplona-ko langileek 9 eguneko grebari ekin diote gaur, besteak beste, erosahalmena bermatuko duen enpresa hitzarmen baten alde.
Grebaren jarraipena erabatekoa izan da. Langileek greba egunekin jarraituko dute maiatzaren 29an, 30ean eta 31n, eta ekainaren 1ean, 5ean, 6an, 7an eta 8an.
Azkenik, ELAk dei egiten dio Iruñeko gizarte osoari UTE Alumbrado Pamplona-ko langileen borroka babesteko eta egingo diren mobilizazioekin bat egiteko.