PENTSIOEN ERREFORMA
Erreformak ekarriko dituen pentsio murrizketen aurka mobilizatu da ELA

ELAko ehun bat ordezkarik elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean pentsioen erreformaren aurka, eta bertan Imanol Pascualek, Nafarroako ELAko koordinatzaileak, Madrilen onartu nahi den pentsioen erreformak murrizketak dituela ohartarazi du.
Erreformak 50 urtetik beherako langileen pentsioak murriztu nahi ditu, eta 2025etik aurrera murrizketa berriak egiteko aukera zabaltzen du. Gainera, ez ditu aurreko murrizketak indargabetzen, hala nola erretiro adina 67 urtera atzeratzea, baizik eta mantendu egiten ditu, eta pentsio baxuenen arazoak konpondu gabe uzten du.
Kritikagarria da erreforma honi oniritzia eman dioten alderdi politikoek (PSOE, Podemos, EAJ eta EH Bildu) benetako edukiarekin bat ez datorren propaganda eginez egin dutela. ELAk askotan salatu du erretiroetako igoerak oso txikiak direla, eta igoera txiki horiek progresiboak izango direla (2023an hasiko dira aplikatzen, eta urtean 10 euroko igoera progresiboa ekarriko dute).
Pentsioen sistema publikoa murrizketen aurka defendatu behar da. ELAk mobilizatzen jarraitzearen alde egiten du, pentsioen erreformaren tramitazio parlamentarioa baldintzatzeko helburuarekin. Mobilizazioak CIG sindikatu galiziarrarekin eta Intersindical Catalanarekin batera egingo dira.