Greba orokor feminista

Erriberako ELAren militantzia Greba Orokor Feminista lantzeko bildu da Tuteran

2023/11/08
Azaroaren 17an elkarretaratzea egingo da goizeko 11:00etan Tuterako SEPEren aurrean Greba Feminista Orokorrera deituz.

ELAk batzarrak egin ditu Euskal Herriko eskualde guztietan, militantziarekin Greba Feminista Orokorraren aldarrikapenak indartzeko. Batzarretan ELAk Nafarroan eta EAEn dituen 3.000 ordezkari inguruk parte hartu dute. Nafarroan, atzo batzarra egin zen Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan, eta gaur Erriberako sindikatuko militanteak Tuterako Lestonnac Gizarte Etxean bildu dira.

Datozen asteetan lan handia dago egiteko: afiliatuen batzarrak eta batzar orokorrak, grebarekiko atxikimenduak jasotzea, greba kalean gizarteratzea, propaganda banatzea, etab.

Greba honek ez du aurrekaririk, Euskal Herriko historiako lehen Greba Feminista Orokorra baita. Balio berezia du eta gainerakoen aldean desberdina da. Izan ere, bizitzaren eta pertsonen zaintza bezalako elementuak jartzen dira mahai gainean.

Zaintza krisian dago. Hau mugimendu feminista aspaldidanik salatu du. Zaintzak emakumeek hartu dituzte beti beren gain, eta hau izan dira emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen jatorria. Beraz, gizonek euren erantzukizunak gain hartu behar dituzte.

Era berean, mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretari dagokionez, zerbitzu publikoen etengabeko pribatizazioa eta urritasuna salatu nahi dira. Horregatik, zaintza sistema erantzukidea, publikoa, doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa aldarrikatu du ELAk.

Gainera, modu ordainduan zaintzen duten langileek modu prekarioan egiten dute, soldata baxuekin, lanaldi partzialekin, etab. Adibide bat jartzearren, Nafarroan ez dago ezta egoitzen hitzarmenik ere, Estatuko hitzarmena aplikatzen jarraitzen da.

Egoera horren erantzule nagusiak erakundeak dira, hala nola Nafarroako Gobernua. ELAk Nafarroako egoitzen lehen hitzarmena lortzeko inplikazio eta konpromiso falta salatu du.

Horregatik, elak Greba Feminista Orokor hau deitu du zainketen egoera iraultzeko eta pertsona guztien beharrak beteko dituen sistema bat aldarrikatzeko, hau da, sistema publiko, unibertsal, doako eta kalitatezkoa.