Eskola-jantokietako enpresek babes handiko maskarak eman behar dizkiete langileei
Joan den 2020ko irailaren 11n, ELA sindikatuak demanda bat jarri zuen Nafarroako Osasun Publiko eta laboraleko Institutuan (ISPLN), eta eskatu zuen ezar zedila Auzolaguneko langileei babes handiko maskarak (FFP2) emateko betebeharra, beren lana ahalik eta segurtasun handienarekin egin ahal izateko, beren lanorduetan ikasleek ez baitute maskararik erabiltzen.
ELAren eskaerari erantzunez, INSPLNk, uztailaren 15eko 34/2020 Foru Aginduan oinarrituta, eskola-jantokietako langileei FFP2 maskarak eman behar zaizkiela ezarri zuen, haurtzaindegiko eta jantokiko zerbitzuetan arreta ematen duten haurrekin (3 eta 11 urte bitartekoak) etengabe harremanetan daudelako.
Hasiera batean sektoreko enpresa baten aurka jarritako salaketa hori Nafarroako eskola-jantoki guztietara zabaltzen da. Ondorioz, ELAk enpresa guztiei eskatu die berehala eman diezaietela eskola-jantoki horietako langileei babes handiko maskarak.
Azkenik, ELAk eskola-jantokietako enpresen jarrera salatu nahi du; izan ere, ez dituzte babes handiko maskarak eman beren plantilletan, harik eta horretara behartuta egon diren arte, eta sektoreko langile guztiak beren segurtasuna eta osasuna bermatzeko antolatzen jarraitzera deitu ditu.