Nafarroako Gobernuaren Euskararen Dekretua hizkuntza eskubideen garapenean atzera pauso bat dela salatzeko elkarretaratzea

Administrazioan euskararen ezagutza baloratuko duen dekretu berriaren zirriborroa aurkeztu zigun Remirez kontseilariak sindikatuoi orain bi aste. Testu honen arabera, euskara ez da merezimendu gisa zenbatuko eremu ez-euskaldunean, eta eremu mistoan lanpostu jakin batzuetan baino ez da kontuan hartuko. Hala, alemana edo frantsesa puntuatuko den bitartean, euskara jakiteak ez du errekonozimendurik edukiko.
LAB, ELA eta STEILASen aburuz dekretu hau atzera pauso bat da hizkuntza eskubideen garapenean. Euskara, Nafarroako berezko hizkuntza den aldetik, erkidego osoan hartu behar da kontuan.
Jakin badakigu dekretu honek, aurrekoek bezala, Euskararen Legeak inposatzen duen zonifikazioan duela bere oinarria. Zonifikazioarekin bukatzea beharrezkoa da, artifizialak diren muga batzuen ondorioz diskriminazioak sortzen baititu.
Honengatik elkartu gara gaurkoan; zonifikazioarekin bukatu eta Nafar guztion hizkuntza eskubideak errespetatuko dituen dekretu bat exigitzeko Nafar Gobernuari.