FM Logistic enpresan greban hasi dira hitzarmena berritu eta langileen arteko soldata ekiparazioa lortzeko

2022/05/10
Ororbiako Kybse lantegian lan egiten duten FM Logistic enpresako langileek lau orduko lanuzteak hasi dituzte gaur txanda bakoitzeko, eta enpresarekin akordiorik lortzen ez badute hitzarmena berritu eta soldatak berdintzeko (1.200 euroko aldea dute lan berean aritzen diren langileek) eta erosteko ahalmena ez galtzeko, maiatzaren 20ra arte luzatuko dira.

Gaur gozieko 10:00etan greba hasi dute KYBSEk Ororbian duen lantegiko logistika-lanak FM Logistic-eko langileen % 100ek, 4 orduko geldialdiak eginez txanda bakoitzeko. UGTko 3 ordezkarik eta ELAko bik osatutako Enpresa Batzordeak deitu ditu lanuzte horiek.

Grebaren helburua 2020tik eguneratu gabe dagoen hitzarmenaren negoziazioan dagoen blokeoa haustea da, eta langile guztien soldatak parekatzea eta soldaten eguneratzea lortzea, erosteko ahalmena ez galtzeko. Gaur egun, urtean 1.200 euroko aldea dago lan bera egiten duten langileen artean.

Lanuzteen lehen egun honen ondoren, maiatzaren 11, 12, 13, 16, 17, 18, 19 eta 20an lanuzteak jarraituko dute, gatazka etorkizunean gogortzea baztertu gabe lehenago konpontzen ez bada.